Iratzarrik ‘eraikitzen’ kanpainaren aurkezpena egin du Gasteizen. Bertan, Andoni Estefania Arabako koordinatzaileak hitz egin du.
Arabako gazteak aldaketaren alde lan egitera deitu ditu Iratzarrik. Aldaketa sozial eta politikoa gauzatzeko etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzea ezinbestekotzat jo du erakunde independentistak, “zibila eta zabala” izan behar duen ezker abertzalea.

Emakumearen nazioarteko egunaren harira gazteei mobilizatzeko deia egin die Iratzarrik, patriarkatua suntsitu eta benetako berdintasuna lortzeko. Gizarteko egiturak eraldatzeko premia adierazi du gazte erakundeak, krisian dagoen ereduaren ondorio latzenak emakume gazteek pairatzen dituztela gogoratuz.

Iratzarrik bideoforuma egin du Bilbon, Kultur Libre Gunean, ‘Euskal Herri berdea eraikitzen’ kanpainaren baitan.
Bertan, ‘Comprar, tirar, comprar‘ dokumentalaren proiekzioa egin da, gaurkotasun handia duen zaharkitze programatuaren gai aztertzen duena.

Proiekzioaren ondoren, parte hartzaileek gizarte eta garapen-ereduaren inguruan eztabaidan aritu ziren, garapen jasangarria eta desazkundea kontzeptuak landu zituztelarik.
Bideoforumeko eztabaida

Lortutako ondorioen artean, hazkundean oinarritutako garapen-eredua aldatzeko premia azpimarratu zen, hegoaldeko herriekin justizian oinarritutako desazkundearen bidetik.
Krisi energetikoa izan zen izpide baita, egungo eredu energetikoa sustengaezina dela eta kontsumo-maila hau ordezkatuko duen eredu berriztagarririk ez dagoela ondorioztatuz.

 

Iratzarrik eraikitzen kanpainaren aurkezpena egin zuen atzo Sestaon. Prentsaurrekoan, Ruben Digon Santurtziko Iratzarkideak eta Leire Martinez Iratzarriren Batzar Nagusietarako zerrendaburuak kanpainaren nondik norakoak azaldu zituzten, Oskar Martin Aralarren Sestaoko arduradunarekin.

Iratzarriren iritziz, Ezkerraldean ezinbestekoa da gazteriak etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzea, anitza eta politikoki eraginkorra izan behar duena ezinbestean.
Horregatik, ezkerraldeko gazteriari dei egin diote, egungo politikak aldatzeko politikan parte hartze aktiboa izan dezaten.

Gainera, Sestaoko udalaren ‘Apuesta por Sestao’ kanpaina salatu nahi izan du erakunde ezkertiarrak.
Iratzarriren ustez, benetan larria da diru publikoarekin Sestaoko alkateak propaganda kanpaina bat aurrera eramatea, batez ere bertan errealitatea desitxuratzen denean, eskoletan izandako hobekuntzetaz harro agertuz baina galdutako dirulaguntzen inguruko hitz bakarra ere esan gabe.

Iratzarrik kanpainaren aurkezpena egin du Elgoibarren. Bertan, Iratzarriko militanteez gain, Rebeka Ubera Aralarren Batzar Nagusietarako zerrendaburua egon da.

Kanpaina berriaren bitartez, gazteak politikan eta gizartean parte hartzera bultzatu nahi dituztela azpimarratu dute Iratzarriko kideek.
Erakunde ezkertiarraren ustetan, soilik gazteak politikan inplikatuz lortuko da benetako norabide aldaketa.

Elgoibar berdeagoa

Elgoibarko Udalak onartu nahi duen HBPO-aren inguruan, honek herriaren garapen eredu sostengaezina luzatuko duela adierazi du gazte erakundeak, eta gazteei dei egin die planaren aurka aktiboki egitera, alegazioak aurkeztuz.

Andoni Estefania iratzarrikide eta Aiaraldeko Batzar Nagusietarako zerrendaburuak kanpainaren aurkezpena egin du Nerea Estefania eta Imanol Fernandezekin batera Laudion.
Estefaniak azpimarratu duenez, “nahiz eta eskuineko politikek gazteon iritziak kontuan ez hartu, gazteek iritzi propioa dute gizarte-gaien inguruan”. Aldi berean, kanpaina berriaren bitartez Iratzarrik gazte ezkertiar eta abertzaleen ahotsa gizarteratu nahi duela azpimarratu du.

1. “Ezkerrekoa, abertzalea eta bakezalea naiz” Iratzarriren ustez ezkerreko gazte abertzaleak, bakezaleak eta biolentziaren aurkakoak dira, Iratzarrik etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzeko ezinbestekotzat jotzen du bakea, euskal gazteriak bakean bizitzeko eskubidea duelako.

2. “Nazioarteko borroka emakumeena ere bada” Nazioarteko elkartasunatik, feminismotik, arrazismoaren aurkako borroketatik abiatuta, gure herria tokia badela aldarrikatu nahi dugu, emakumeen ahotsa ahaztu gabe.

3. “Aqui vivo aqui decido” Euskal Herriko gazteok gure etorkizuna erabaki nahi dugu. Aurreko belaunaldiek ezin digute ukatu eskubide hori.

4. “Lucho por no esconderme” Sexu eta genero askapena ere aldarrikatzen du Iratzarrik, sexualitatea askatzea dugu helburu.

5. “Ikasleen borroka beste eredu sozial justu eta solidario baten aldeko borroka da” Berriro ere borroka desberdinen arteko lotura agerian uzten du kanpaina honek.

6. “Euskal Herri berde bat nahi dut” Iratzarrik ingurumenari egindako eraso guztiak salatzen ditu, borroka ekologista behar beharrezkoa da.

Bestalde, urtarrilaren 27ko greba orokorraren harira, Ertzaintza manifestarien aurka oldartu izana salatu nahi izan du gazte erakundeak, adierazpen askatasunaren defentsan bere konpromisoa agertu duelarik.

Durangoko Aralarren egoitzan emandako prentsaurrekoan, Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara kanpainaren berri eman dute. Gazte abertzale ezkertiarren mezuak gizarteratzea du helburu Iratzarrik, “gazteok gizarte gaietan iritzi propioa dugula erakusteko”. Kanpainak hainbat ardatz ditu: bakea, etorkinak eta emakumea, erabakitzeko eskubidea, sexu eta genero askapena, ikasleen borroka eta ekologismoa.

Bestalde, etxebizitza sozial eta duinaren aldeko apustua egin du Iratzarrik. Durangok “baditu gehiago eraikitzeko ahalmena eta baliabideak, baina asmoak debate antzuetan geratzen dira, aurrera egin barik”, azaldu dute Iratzarriko kideek: “EAJ eta PSE-EEri gazteen ilusioekin ez jolasteko eskatzen diegu”.

EAJren eta PSE-EEren aurrekontuetarako akordioa lotu ondoren, agindutako 250 etxebizitzetatik “50 alokairu sozialekoak izango zirela esanez poztu ziren; gure ustez, kopuru hori ez da nahikoa”. Era berean, gogoratu dutenez, “2010eko lehen hiruhilekoan, Etxebiden 3.220 lagunek etxebizitza eskabidea eginda zuten Durangon”.

+info: Anboto

Gaur goizean Errenteriako herriko plazan eginiko prentsaurrekoan, Iratzarrik, Oarsoaldean abiatu du bere kanpaina “Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara” lelopean “Gazteriaren ahotsa Hego Euskal herri guztian entzun daiten” adierazi dute Iratzarriko militante eta arduradunek, Iñigo Imaz, Oarso Bidasoako Aralarren zerrendaburuarekin batera.

Gazteriari sei mezu garrantsitsu eman ditu, gazteen ahotsa bildu eta zer nolako ezker abertzalea nahi dugun irudikatu dute: «ezkerreko abertzaleak bakezaleak eta biolentziaren aurkakoak dira»; «Erabakitze eskubidearen aldekoak»; «Sexu eta genero askapena ere aldarrikatzen du Iratzarrik»; «Ikasleen borroka beste eredu sozial justu eta solidario baten aldeko borroka» dela uste dute; «Gazteriak, Euskal Herri berde eta iraunkor bat nahi du bere etorkizunean» eta : «Etorkina eta emakumea. Nazioarteko elkartasunetik, feminismotik, arrazismoaren aurkako borroketatik abiatuta, gure herria denontzako tokia badela aldarrikatu nahi dugu, emakumeen ahotsa ahaztu gabe».

Horren arira, Urtarrilak 27rako greba deia dela eta, gazteriari mobiliza daiten eskatu dio Iratzarrik “Gazteria eta emakumeak dira egoera hau gehien sofritzen ditugunok” eta horren aurrean “Iratzarri ez da ixilduko” adierazi dute

Iratzarri gazte erakundeak abian jarri du bere kanpaina berria Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara lelopean:  «Hego Euskal Herri osoan zehar, gazte ezkertzale eta abertzaleen mezu desberdinak transmititzeko helburuarekin» azaldu dutenez.

Kanpainaren aldarrikapenak sei puntutan laburbildu zituzten atzo eskaini zuten agerraldian. Iratzarriren ustez, «ezkerreko abertzaleak bakezaleak eta biolentziaren aurkakoak dira»; «Erabakitze eskubidearen aldekoak»; «Sexu eta genero askapena ere aldarrikatzen du Iratzarrik»; «Ikasleen borroka beste eredu sozial justu eta solidario baten aldeko borroka» dela uste dute; «Gazteriak, Euskal Herri berde eta iraunkor bat nahi du bere etorkizunean» eta : «Etorkina eta emakumea. Nazioarteko elkartasunetik, feminismotik, arrazismoaren aurkako borroketatik abiatuta, gure herria denontzako tokia badela aldarrikatu nahi dugu, emakumeen ahotsa ahaztu gabe».

Azken atxiloketak hizpide

Atxiloketak «onartezintzat» jo ditu Iratzarrik. Horrekin batera, etzi Iruñean egingo den manifestaziora joatea eskatu dute.

+info:  Tolosaldeko albistegia

*Tolosako Hitza

Gaur goizean prentsaurrekoan , Bilbon  Iratzarriko militante eta arduradunek ”Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara” kanpaina aurkeztu dute. Gazteon ahotsa entzun eta transmititzeko asmoz.
Xabier Mendez, Bilboaldeko arduradunak, aipatu duenez Iratzarrik” Bilbon eta Euskal Herri osoan  gazteen aniztasuna eta aldarrikapenak zabalduko ditu”.

1. “Ezkerrekoa, abertzalea eta bakezalea naiz” Iratzarriren ustez ezkerreko gazte abertzaleak, bakezaleak eta biolentziaren aurkakoak dira, Iratzarrik etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzeko ezinbestekotzat jotzen du bakea, euskal gazteriak bakean bizitzeko eskubidea duelako.

2. “Nazioarteko borroka emakumeena ere bada” Nazioarteko elkartasunatik, feminismotik, arrazismoaren aurkako borroketatik abiatuta, gure herria tokia badela aldarrikatu nahi dugu, emakumeen ahotsa ahaztu gabe.

3. “Aqui vivo aqui decido” Euskal Herriko gazteok gure etorkizuna erabaki nahi dugu. Aurreko belaunaldiek ezin digute ukatu eskubide hori.

4. “Lucho por no esconderme” Sexu eta genero askapena ere aldarrikatzen du Iratzarrik, sexualitatea askatzea dugu helburu.

5. “Ikasleen borroka beste eredu sozial justu eta solidario baten aldeko borroka da” Berriro ere borroka desberdinen arteko lotura agerian uzten du kanpaina honek.

6. “Euskal Herri berde bat nahi dut” Iratzarrik ingurumenari egindako eraso guztiak salatzen ditu, borroka ekologista behar beharrezkoa da.

Gaurko egoeraren harira gogor salatu ditu  atzo Guardia Zibila eta Polizia Nazionalak eramandako atxiloketak, onartezina da jendea politika egiteagatik atxilotzea. Estatu Espainiarrari exijitzen diote dinamika horiek bertan bera uztea eta Gernikako Akordioa bete dezan.

Iratzarri gazte erakundeak “Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara” kanpaina abian jarri du, gaur. Euskal Herri osoan zabalduko dena, gaur prentsaurreko baten bidez aurkeztu dute kanpaina, Aintzane Ezenarrorekin batera, kanpaina hau gazte ezkertzale eta abertzaleen mezu desberdinak trasmititzeko helburuarekin sortu da.

Iratzarrik hurrengo sei mezuak kaleratuko ditu, gazteen aniztasuna eta aldarrikapenak zabaltzeko asmoz.

1. “Ezkerrekoa, abertzalea eta bakezalea naiz” Iratzarriren ustez ezkerreko gazte abertzaleak, bakezaleak eta biolentziaren aurkakoak dira, Iratzarrik etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzeko ezinbestekotzat jotzen du bakea, euskal gazteriak bakean bizitzeko eskubidea duelako.

2. “Nazioarteko borroka emakumeena ere bada” Nazioarteko elkartasunatik, feminismotik, arrazismoaren aurkako borroketatik abiatuta, gure herria tokia badela aldarrikatu nahi dugu, emakumeen ahotsa ahaztu gabe.

3. “Aqui vivo aqui decido” Euskal Herriko gazteok gure etorkizuna erabaki nahi dugu. Aurreko belanauldiek ezin digute ukatu eskubide hori.

4. “Lucho por no esconderme” Sexu eta genero askapena ere aldarrikatzen du Iratzarrik, sexualitatea askatzea dugu helburu.

5. “Ikasleen borroka beste eredu sozial justu eta solidario baten aldeko borroka da” Berriro ere borroka desberdinen arteko lotura agerian uzten du kanpaina honek.

6. “Euskal Herri berde bat nahi dut” Iratzarrik ingurumenari egindako eraso guztiak salatzen ditu, borroka ekologista behar beharrezkoa da.

Eduki elektronikoak prestatu ditu Iratzarrik kanpaina honetarako sortu den blogean www.eraikitzen.org baita bere web gunean, zein sare sozialetan.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.